Zarautz Zumaia norantzako zirkulazioa Getariako portutik desbideratu dute

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 1a, 13:41

Gaur bertan itxi duteĀ  N-634 errepideko norantza Getariako herrigunean. Izan ere, ur zikinen hoditeria berria jartzen ari dira errepidean eta Zumairako autobus geltokiko egokitzen lanak egiten ari dira; lanek herritarren egunerokoan ahal den eragozpen gutxien sor ditzaten itxi dute N-634 errepideko norantza bat. Ildo horretan, datozen bi astetan Zumaiara doan autobusa hartu nahi dutenek portuan Gurutze Gorriko egoitzaren aurrean egokitu duten autobus geltokira joan beharko dute autobusa hartzera.