Bigarren eskuko jostailuen azoka egingo dute ostiralean eta larunbatean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 9a, 12:34

Urtero legez, Balurdin Orokieta Herri Eskolako Gurasoen Elkarteak bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du aurten ere. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean egingo dute, eskolako gimnasioan. Salmentetatik lortutako dirua Mozambikeko haurrei bideratuko diete.