Proiektore digitala jarri dute Zarauzko Modelo aretoan

Urola Kostako Hitza 2015ko urt. 27a, 14:24

Proiektore zaharra digitalarengandik aldatu dute.             Amaia Ventas

"Garaiak aldatu egin dira, teknologiak aurrera egin du, eta kultura eskaintzan zinemarekin egin den apustuari eutsiz", Zarauzko Udalak proiektore digitala jarri du Modelon. Jakinarazi dutenez, zinema programazioari eutsi ahal izateko "derrigorrezkoa" zen aro digitalera pasatzea, eta hori dela eta, asteburuan eman diote Zarautzen hasiera aro berriari. Haurrentzako Friends eta helduentzako Relatos salvajes filmak eskaini

dituzte, hain zuzen, euskarri digitalean. Aldi baterako jarri dute proiektorea, ordea, ekipamendu berria iritsi arte—proiektorea, pantaila, soinua..—.

Programazio "aberats eta zabala" osa daiteke formatu horrekin, udaletik esan dutenez. Esaterako, proiektore digitalak aukera emango du estreinaldiak herrian "ahalik eta azkarren" ikusteko eta "malgutasun gehiagorekin" jokatzeko, formatu guztietako proiektuak ikusiko

daitezkelako.

Asteburu honetan Descifrando enigma eta Mortadelo y Filemon contra Jimmy el Cachondo botako dituzte  Modelo Aretoan.