San Joan suak herriz herri

Urola Kostako Hitza 2015ko eka. 24a, 13:10

San Joan suak egin ziren atzo arratsalde eta iluntze artean Urola Kostako herri eta auzoetan. Dantza eta festa giroa nagusitu zen toki guztietan. Hala ere, Zarautzen ezbeharra gertatu zen, Mitxelena kalean sua ematera zihoazenean leherketa izan zen, eta bi pertsonak erredurak izan zituzten, lehen eta bigarren graduko erredurak izan dituzte. Une horretako IRUDIAK. Sua pizteko gasolina bidoiak eragin zuen eztanda. Gertaeraren harira Zarauzko Zelai Ondoko Jai Batzordeak adierazpen bat kaleratu du bere Facebook-eko kontuaren bidez.

AZPEITIA

Suaren bueltan egin zuten San Joan bezperako jaialdia atzo Azpeitiko plazan. Itsasi Kultur Taldearen dantzak eta musika izan ziren suaren bueltako protagonistak.Herriko beste hainbat auzotan ere piztu ziren suak.

Azpeitian San Joan sua. (E. Albizu Lizaso)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

AZPEITIA, URRESTILLA

Urrestillan festa bete-betean da, atzo herri afariaren ondoren zuhaitza sartu zuten Urrestillako plazan, eta ondoren sua egin zuten. Urrestillako sanjoanetako egitaraua eta irudi galeria Uztarria.eus-en.

Urrestillan zuhaitza sartzen atzo (Uztarria.eus)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

AZKOITIA

San Joan bezperako sua Balda plazan egin zen. Zurt Taberna ISB saskibaloi taldeko neskek piztu zuten sua eta jarraian Sahatsa Dantza Taldeko kideak aritu ziren suaren inguruan, herriko musika bandaren laguntzaz. Jendetza batu zen bertan.

 

 

 

 

 

 

 

ZESTOA

Zestoan herriko plazan egin zuten sua atzo, Itxaropena dantza taldekoek suaren inguruan dantza egin zuten, eta Idiakaitz txistulari taldekoek girotu zuten jaia.

Zestoan San Joan sua (Argazkia: Danbolin).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ORIO

Orion Ikastola aurreko plazan egin zuten atzo San Joan Sua. Urtero bezala musikaz eta dantzaz beteriko ikuskizuna antolatu zuen Harribil Dantza Taldeak San Joan bezperarako eta jendetza bildu zen suaren bueltan. 21:30ean irten ziren Harribileko kideak eta haur eta gaztetxoak sorginez jantzita trikitilari eta txistulariekin kalejiran; herriko hainbat txokotan sorgin dantzak egin zituzten eta 22:30ean Ikastola aurrean bildu ziren oriotarrei hainbat koreografia eskaintzeko.

Sorginak kalejiran Orioko kaleetan barrena. (Aiora Larrañaga/Hitza)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

San Joan Suaren inguruan dantzan Orion. (Saioa Perona/Hitza)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GETARIA

Getariako Balentziaga kalean modu berezian ospatzen dute San Joan Sua. Sanjuanak kaleko jai nagusiak dira eta egitarau oparoa antolatzen du San Joanetako Komisioak San Joan Egunaren inguruan. Atzo 19:30ean abiatu zuten jaia pintxo-janarekin, 21:30ean danborrada jo zuten musika bandaren laguntzarekin eta saioa bukatutakoan San Joan Sua piztu zuten. Jendetza bildu zen suaren bueltan.

San Joan Sua Getariako Balentziaga kalean. (Ioseba Fuentes)

San Joan Sua Getariako Balentziaga kalean. (Ioseba Fuentes)