Lilatoian parte hartu nahi duzu? Etorri HITZA taldearekin!

Urola Kostako Hitza 2016ko ots. 15a, 12:02

HITZA Lilatoian izango da aurten ere, zazpigarren urtez jarraian. Zuk ere parte hartuko duzu? Etorri HITZA taldearekin! Gure elastikoa jasoko duzu opari gisa. 27. Lilatoia martxoaren 6an izango da, 10:00etan, eta lasterketa hasi aurretik bat egingo dute Hitza Taldeko kideek, Bulebarrean, elkarrekin egoteko.

Hainbat eskualdetako HITZAk elkartu dira Lilatoirako. Oarsobidasoko Hitza, Urola Kostako Hitza, Goierriko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza eta Irutxuloko Hitzak elkarlanean emango diote bultzada HITZA taldeari. Berdintasunaren aldeko lasterketan hainbat herritako emakumeak elkartzea espero dugu.

Bat baino gehiago dira urtez urte Lilatoian Hitza Taldearen izenean parte hartu dutenak, eta harreman polita sortu dute elkartzen direnen artean. Deialdia zabalik dago, parte hartu nahi duen edonorentzat. Interesa dutenek mezu bat idatz dezakete lilatoia@hitza.eus posta elektronikora, edo telefonoz dei dezakete erredakziora: 943 46 72 36.

>