Estreinatu dute Angel Illarramendiren 'Zarautz'

Urola Kostako Hitza 2016ko ots. 19a, 19:00

Angel Illarramendi atzoko estreinaldian (Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioa)

Atzo estreinatu zuen Bilboko Orkestra Sinfonikoak Angel Illarramendi konpositore zarauztarraren Zarautz lana, Bilboko Euskalduna jauregian.  2002an enkargatu zion lan hau Zarauzko Udalak, eta atzo iluntzeko estreinaldian izan ziren Xabier Txurruka alkatea eta Nekane Iribar Kultura zinegotzia. Alkatearen eta zinegotziaren hitzetan, "hunkigarria, zirraragarria eta oso zarauztarra" da Illarramendiren sorkuntza. Era berean, Txurrukak eta Iribarrek egindako lana eskertu zioten konpositoreari, eta "lan ederragatik" zoriondu zuten.

Bilbon aurkezteaz gain, Madrilen ere estreinatuko dute datorren ekainaren 9an, Auditorio Nazionalean. Santa Cecilia orkestra klasikoak interpretatuko du orduan, Janina Fialkowkak pianoan lagunduta eta Grzegorz Nowaken zuzendaritzapean.

[caption id="attachment_287176" align="aligncenter" width="300"] Xabier Txurruka, Angel Illarramendi eta Nekane Iribar (Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioa).