'Brooklyn' filma, Modelon

Zarauzko Hitza 2016ko mar. 11a, 10:00

John Crowley zinemagileak zuzendutako Brooklyn filma izango da ikusgai asteburuan, Modelo aretoan.

50eko hamarkdan girotuta, Irlandatik AEBetara immigratzen duen neska baten istorioa du kontagai. Aktorren artean, honako hauek hartzen dute parte: Saoirse Ronan, Emory Cohen, Domhnall Gleeson, Julie Walters eta Jim Broadbent.

Ostiraletik hasi eta astelehena bitartean izango da ikusgai: ostiralean, 22:00etan; larunbatean, 19:30an eta 22:00etan; igandean, 19:30ean; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 17:00etan eta 20:00etan.