Pro Zarautz txapelketako egitaraua

Zarauzko Hitza 2016ko mar. 14a, 14:33


Surf txapelketaz gain, jarduera fisikoari eta kulturari lotutako askotariko ekitaldiak izango dira martxoaren 31etik apirilaren 3ra.

Martxoak 31, osteguna

10:00. Inaugurazioa, Borgetton. Zinta mozketa eta aurreskua.  
10:30. Surf ikastaroak, surf eskolen eskutik.
11:00-20:00. Betiko market azoka, txapelketa gunean.
12:00. Axi Muniain surflariaren eskutik,  carver ikastaroa, txapelketa gunean.
18:00. Axi Muniainen hitzaldia 2015-2016 denboraldiaren inguruan.
19:30. El ciruelo disko-jartzailea txapelketa gunean.
22:30. Buffalo taldearen kontzertua, Munoan.
23:30. The Longboards taldearen kontzertua, Munoan.


Apirilak 1, ostirala

09:00. Surf Your Soul yoga saioa eta gosaria, txapelketa gunean.
10:30. Surf ikastaroak, surf eskolen eskutik.
11:00-20:00. Betiko market azoka, txapelketa gunean.
12:00. Txotxa, Izeta sagardotegiaren eskutik, txapelketa gunean.
12:30. Posterrak sinatuko dituzte, txapelketa gunean.
18:30. Pro Zarautz Skate Txapelketa, Borgetoko skate parkean.
22:30. The Nephews taldearen kontzertua, Munoan.
23:30. Mamba beat taldearen kontzertua, Munoan.


Apirilak 2, larunbata

09:00. Surf Your Soul yoga saioa eta gosaria, txapelketa gunean.
10:30. Surf ikastaroak, surf eskolen eskutik.
11:00-20:00. Betiko market azoka, txapelketa gunean.
12:00. Txotxa, Izeta sagardotegiaren eskutik, txapelketa gunean.
12:30. Herri kirol erakustaldia txapelketa gunean.
17:00. Self Surfboards shape erakustaldia, txapelketa gunean.
17:30. Xolomo Gansta taldearen kontzertua, txapelketa gunean.
18:30. Pro Zarautz BMX erakustaldia Borgettoko skate parkean, Sergio Layos, Nil Soler, Roger Soler, Joan Balmaña, Richard Grimal eta Igor Eskuderoren eskutik.
22:30. Makala Jazz Funk Band taldearen kontzertua, Munoan.
23:30. Priscila Band taldearen kontzertua, Munoan.


Apirilak 3, igandea

09:00. Surf Your Soul yoga saioa eta gosaria, txapelketa gunean.
10:30. Surf ikastaroak, surf eskolen eskutik.
11:00-20:00. Betiko market azoka, txapelketa gunean.
12:00. Txotxa, Izeta sagardotegiaren eskutik, txapelketa gunean.
12:30. Alzola ur dastaketa, txapelketa gunean.
13:30. Air show aereo txapelketa, txapelketa gunean.
18:00. Sari banaketa, txapelketa gunean.