Torreoi ingurua txukundu eta babarrun jana egingo dute larunbatean Vista Alegren

Zarauzko Hitza 2016ko mar. 15a, 13:30

Torreoia Bizirik taldeak antolatu du jardunaldia.

09:00etatik aurrera, Torreio inguruko belarra moztu, zaborra jaso, Vista Alegre auzotik Torreoira doan bidea atondu, ubidea garbitu, landareak landatu eta haurrekin belar-metak egingo dituzte. Auzolaran ostean, 14:30ean babarrun jana egingo dute Vista Alegreko futbol zelaian. Txartelak Eguzki eta Haritza tabernetan, auzoko okindegian zein auzo elkartean daude salgai, 10 euroan.

Torreoia Bizirik taldeak antolatu jardunaldia eta eragile zein norbanako oro gonbidatu dute parte hartzera.

Bestalde, jakinarazi dute Vista Alegre auzoan aurreko astean egindako zozketako irabazlea Susi izan dela, Allemendi 4 etxepean.