Hodeitzak eta ostarteak tartekatuko dira gaur

Zarauzko Hitza 2016ko api. 6a, 08:22

Behe-hodei ugariekin esnatu da eguna, eta posible da euri-langarra egitea goizean zehar.

Oro har, ordea, hodeitza dezente saretuko da, ostarteak irekiz eta, ondorioz, eguzkiari bide emanez. Tenperaturak gorantz egingo dute, eta 15 gradura iritsiko. Iluntzerako fronte bat sartuko da, ipar haizea zakartuz eta euritara joz.

Itsasoa, berriz, atzoko antzera izango da, 1-1,5 metro arteko olatuekin. Itsasbeherak 10:41n eta 22:59etan izango dira eta itsasgora 16:59an.