Euskal Herriko Itzulia dela-eta, Nafarroa kalea zenbait ordutan itxita egongo da bihar eta etzi

Zarauzko Hitza 2016ko api. 6a, 14:38

15:00-16:30 bitartean itxiko dute bihar errepide hori eta 12:45-13:15 bitartean etzi.

Bihar helduko da eskualdera Euskal Herriko Itzulia. Arratsaldean Oriora helduko da Usurbiletik eta ondoren Zarauztik igaroko dira txirrindulariak. Hori dela eta, bihar eta etzi Nafarroa kalea itxita egongo da ordu batzuetan. Bihar, 15:00-16:30 bitartean itxiko dute errepidea. Bi aldiz igaroko dira txirrindulariak: lehenbizi, Oriotik etorriko dira eta Meagarantz jo, eta ondoren, kontrako bidea egingo dute, Meagatik Oriora, hain zuzen.
 

Ostiralean, berriz, 12:45-13:15 bitartean ezingo da Nafarroa kaletik pasatu. Txirrindulariak Oriotik aterako dira, Nafarroa kaletik Meagara jotzeko.

Astelehenean hasi zuten Euskal Herriko Itzulia Etxebarrian eta larunbatean amaituko dute, Eibarren.