II. Errepublika gogoratuko dute bihar, Lege Zaharren enparantzan

Zarauzko Hitza 2016ko api. 13a, 18:00
Eibarren errepublika aldarrikatzen.

Ezker Anitza, EQUO, Ahal Dugu Zarautz eta Irabazi Zarautzek antolatu dute ekitaldia.

Bihar Espainiako II. Errepublika osatu zutela 85 urte beteko dira. Hori dela eta, Ezker Anitza, EQUO, Ahal Dugu Zarautz eta Irabazi Zarautz alderdiek gertakari hura gogoratzeko ekitaldia antolatu dute arratsalderako. II. Errepublikaren 85. urteurreneko hitzordu hori 18:30ean hasiko dute Lege Zaharren enparantzan, eta zarauztar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.