Zarauzko Surf Elkartearentzat izan da Kantauri Surf Liga

Zarauzko Hitza 2016ko api. 27a, 13:08

Hamar probetatik bederatzi irabazita, ligako erregularrenak izan dira

Donostian biribildu zuten Kantauri Surf Ligaren 2015-106 denboraldia, azken jardunaldiarekin. Zarautz Surf Elkarteak aurretik lortuta zuen txapela, eta tituluaz gozatzera uretaratu ziren larunbat eguerdian, garaipen berri bat eskuratuz. Erregulartasuna erakutsi dute liga osoan, hamar saioetatik bederatzi irabazita. Debako Zurrunbilo taldea izan da txapeldunordea.

Ligako sari nagusiaz gain, beste bi sari ere banatu zituzten: Artzabal Ohgoñope Surf Team taldeak antolakuntzarena jaso zuen, eta Zurrunbilok aniztasunarena, kategoria gehien osatu duen taldea izateagatik. Sariak asteburuko jardunaldiaren ondoren banatu zituzten, Tabakaleran eginiko lagunarteko bazkarian.