Maiatzaren 8rako antolatu du Pagoetak Beteranoen XXV. Ibilaldia

Zarauzko Hitza 2016ko api. 28a, 12:27
Erratzun hasiko dute ibilbidea.

Bi ibilbide aukera izango dira: bata motzagoa, Erratzu-Arizkun artean eta luzeagoa bestea, Erratzu-Arizkun-Amaiur artean.

Pagoeta Mendizale Elkarteak  Zarauzko Beteranoen  XXV. Ibiladia antolatu du maiatzaren 8rako. Bi ibilbide aukera egongo dira. Batetik, parte-hartzaileek bidea Erratzun hasi eta Arizkunen amaituko dute. 8,9 kilometro inguruko ibilbidea izango da hori, eta Arizkunen autobusa hartu ahalko dute.
Bigarren ibilbidea aukeratzen dutenek, aurrekoen ibilbide bera egin ondoren, Amaiurrera joko dute.  Ibilbide hori luzeagoa izango da, 13,9 kilometrokoa.

Mendizaleak 08:00ean elkartuko dira maiatzaren 8an, Agoueseneko biribilgunean.