Pala jardunaldi herrikoia antolatu dute maiatzaren 21erako

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 4a, 15:28

Hartu trena lelopean, giza eskubideen aldeko pala jardunaldi herrikoia antolatu du Sare mugimenduak. Kirol ekitaldia maiatzaren 21ean jokatuko da Frontoi Txikin, 09:00etatik 14:00etara. Izena Arrano, Eguzki, Haritza eta Mauka tabernetan eman daiteke, maiatzaren 15a baino lehen, bikoteko 5 euro ordainduta. Jardunaldian zehar musika, jatekoa eta edatekoa eta bertsolariak izango dira, besteak beste.