'Julieta' filma ikusgai, bihartik astelehenera

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 6a, 19:40

Bihar 19:30ean izango da lehenbiziko saioa.

Pedro Almodovar zuzendariaren azken filma ikusteko aukera izango da bihartik hasita, Zarauzko Modelon. Julieta Alice Munro 2013ko literatura Nobel Sariaren kontakizunetan dago oinarrituta. Julietak, protagonistak (Emma Suarez) haren alaba Antiaren (Adriana Ugarte) lagun bat aurkituko du, Bea ( Michelle Jenner) eta hark kontatuko dio Bea Como lakuaren inguruan (Italia) bizi dela eta hiru seme-alaba dituela. Julietak hiru urte daramatza Bea ikusi gabe.

Hori jakinda, Portugalera egitekoa zen bidaia bertan behera utziko du Julietak eta haren alabaren inguruan hasiko da idazten.

Bihar bi saio eskainiko dituzte, 19:30ean eta 22:00eta; igandean, bakarra, 19:30ean eta astelehenean, Ikuslearen Egunean, beste bi, 17:00etan eta 20:00etan.