Irudietan: Iñaki Urretabizkaia omendu dute

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 12a, 17:28

Nagusilan-Zarauzko zuzendaria izan da 21 urtez.

21 urtean Nagusilan-Zarauzko zuzendari izan da Iñaki Urretabizkaia. Hori dela eta, omenaldia egin diote gaur Cachi Bachi elkartean adinekoen boluntario taldeko kideek. Isaac Ostolazak hartu du Urretabizkaiaren lekukoa, eta eskerrak eman ondoren, Nagusilaneko 27 boluntarioek sinatutako pergaminoa eman dio Urretabizkaiari oroigarri gisa.

Jose Luis Elosua Nagusilaneko presidenteak omenduaren ibilbideko hainbat pasarte ekarri ditu gogora ekitaldian eta aginte makil moduko bat eman dio.

Jesus Arana jarduneko alkatea eta Miren Letamendia Hirugarren Adinekoen zinegotzia ere bertan izan dira. Aranak Urretabizkaiaren lana nabarmendu du eta eskerrak eman dizkio 21 urtean "besteekin pentsatu eta besteen alde  egin duelako". Horrez gain, Nagusilaneko kide guztiak zoriondu ditu. Oroigarria eman diote haiek ere, Zarauzko Udalaren izenean.