Phillip Huxford izango da Babyauto Zarautzen entrenatzailea

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 13a, 11:31
Phillip Huxford entrentzatzailea eta Zarautz Rugby Taldeko lehendakari Gaizka Zulaika (Zarautz Rugby Taldea).

Zarautz Rugby Taldeko zuzendaritzak "apustu berri bat" egiteko une dela erabaki du, eta Fran Puertasen ordez, Zeelanda Berrikoa jarriko du senior taldea gidari modura.

Zarautz Rugby Taldeko zuzendaritza hurrengo denboraldiari begira lanean jarri da, eta Babyauto Zarautzeko entrenatzailea aldatzea erabaki du. Fran Puertasen ordez, aurrerantzean Phillip Huxford arduratuko da taldearen gidaritzaz.

Fran Puertasek sei urte egin ditu senior taldearekin: hasieran Xabier Amunarrizen bigarren entrenatzaile bezala, eta azken 3 urteak lehen entrenatzaile modura. Bere ardurapean Babyauto Zarautzek bi urtez jarraian lortu du Ohorezko A Mailara igotzeko faserako sailkatzea. Taldearen historian balentria hori lortzen den lehen aldia izan da, gainera.

Zuzendaritzak "apustu berri bat" egiteko unea dela iritzi, taldea Zeelanda Berriko Phillip Huxforden esku uztea erabaki du. Honek Facundo Oriveren laguntza izango du. Era berean, urte hauetan guztietan egindako lana eskertu dio Puertasi, "erakutsitako esfortzu eta profesionaltasunagatik".