Egun hodeitsua izango da gaurkoa

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 16a, 09:00

Arratsalderako hodeiak gutxitu eta urdinguneak nagusituko dira gauean.

Goizean goizetik zerua estalita egongo da eta tarteka euri txikia botako du. Orduak aurrera joan ahala, ordea, lainoak gutxitzen joango dira eta gauean urdinguneak nagusituko dira. Haize aldakorra izango da eta iparraldetik joko du, tarteka bizi, eta tenperaturan ez da aldaketarik egongo. Gehienez 17 gradu egingo ditu eta gutxienez 9 gradu.

Haize aldakorraren ondorioz, itsaso kizkurra izango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Oraintxu izan da itsasbehera (08:07) eta 20:20ean izango da hurrengoa. 14:30ean egongo da marea goian.