zarauzkohitza.eus

Egitaraua: Santa Marina Jaiak 2016

Zarauzko Hitza 2016-05-17 18:22   kultura

Egitaraua

Bihar, maiatzak 19
18:00. XLVIII. Santa Marina Korrika Txapelketa, 11-14 urte bitarteko neskentzat.
 
Jarraian. LXVI. Santa Marinako Korrika Txapelketa, 11-14 urte bitarteko mutilentzat.

19:00. Festak iragartzeko txupinazoa, kanpai-errepika eta banderaren goratzea, erraldoi, buruhandi eta Goizeko Ihintza txistulariekin.

20:00. Zezen txiki eta poneyak.


Etzi, maiatzak 20
10:00. La Salleko haurren danborrada.

18:00. XLVIII. Santa Marinako Korrika Txapelketa, 7-10 urte bitarteko neskentzat.

Jarraian. LI. Santa Marinako Korrika Txapelketa, 7-10 urte bitarteko mutilentzat.

19:30-21:00. Musika emanaldia, Egan taldearen eskutik.

22:00. Santa Marina danborrada.

Jarraian. Musika emanaldia, Egan taldearen eskutik.


Maiatzak 21, larunbata. Santa Marina Eguna.
08:30. Meza nagusia, Santa Marina ermitan eta diana, Goizeko Ihintza txistularien eskutik.

Jarraian. Mezetarako joan direnentzat txokolate jana, Kirkilla jatetxeak eskainita. Era berean, trikitilariek auzoko kaleak girotuko dituzte.

11:00. Erretiratuentzat ohiko hamaiketakoa Arkaitz Mendi ehiza eta arrantza elkarteak eskainita.

11:30. Jalgi dantza taldearen saioa.

13:00. Helduentzat Toka Txapelketa.

17:00. 12-17 urte bitartekoentzat jokoak, Haize-Orratz udal gaztelekuaren eskutik.

19:00. Zarakatun batukada feminista.

21:00. Musika emanaldia, The Nephews taldearen eskutik.

23:00. Musika emanaldia, Trikidantz taldearen eskutik.


Maiatzak 22, igandea. Ijitoen eguna.
10:30. XXVII. Santa Marina Pilota Txapelketa, La Salle zaharreko frontoian. Bi mailetako finalak izango dira.

10:30. Gazteentzat XXXIX. Marrazki eta Pintura Lehiaketa kalean, Hilario Epelderen oroimenez, Santa Marinako plazatxoan.

12:00. Marrazki eta Pintura Lehiaketako sari banaketa.

11:00. Haurrentzat tailerra, Araziren eskutik.

13:00. XVI. Patata Tortilla Lehiaketa. 12:30ea aurkeztu beharko dira tortillak Santa Marinako tabernan.

17:00. Apaxi kontalariaren emanaldia, haurrei zuzenduta. Euria egingo balu, Gaztelekuan eskainiko du.

Ondoren. Sei urte bitarteko haurrentzat IX. moto eta patinete lasterketa.

Jarraian. Entzierro txikia. Amaieran txokolatea banatuko dute.

2016/05/19

Santa Marinan Zarautz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa