Erakusketa eta tailerrak, ikastolaren 50. urteurrenaren harira

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 20a, 10:30

Gaur inauguratuko dute Merkatu plazan ikasle ohien lanekin osatutako erakusketa, 19:00etan.

Salbatore Mitxelenaren 50. urtemugako ospakizunen barruan, arte munduan ari diren ikastolako ikasle ohien lanekin erakusketa osatu dute Merkatu Plazan eta gaur arratsaldean inauguratuko dute, 19:00etan. TTB reggae taldeak girotuko du ekitaldia. Ekainaren 28ra arte bisitatu ahalko da erakusketa.

Horri lotuta, tailerrak izango dira larunbat goizetan, 11:00etatik 13:00etara, erakusketa gunean. Lehenbizikoa bihar eskainiko dute, Zikindu horma! izenburupean. Pako, Piru, Txili, Peli, Trez, GTTIk eta bertaratzen den edonork hormairudia margotuko dute.

Hilaren 28an izango da hurrengoa. Amaia Zinkunegik gidatuta, birziklatu eta parte-hartzaileen artean jantzi bat osatuko dute hitzordu horretan. Ekainaren 11ean, berriz, estanpazioa eta grabatua landuko dituzte bertaratzen direnek Pako eta Txiliren laguntzarekin.

Ekainaren 28an egingo dute azkenengo tailerra, argazkilaritzaren inguruan. Gorka Lasa eta Imanol Sorazu argazkilariek gidatuko dute.