Arratsaldean jarraituko du I. Eskolarteko Xake Festak

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 21a, 14:37

Txapelketaz gain, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak ere izango dira Orokieta Herri Eskolan.

Sistema suitzarra baliatuz, Eskolarteko Xake Txapelketa ari dira jokatzen Orokieta Herri Eskolan 8 eta 16 urte arteko haurrak. Lau txanda jokatu dituzte goizean eta beste hiru izango dira arratsaldean. Txapelketaz gain, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak ere antolatu dituzte Orokietak eta ZKEko Xake atalak. Hain zuzen, Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea gonbidatu dute, euren jarduna ezagutzera emateko. informazio postua jarri dute eskolan eta fibrosi kistikoari buruzko hitzaldia ere eskaini dute.

16:00etan hasiko dira azken txandak jokatzen eta aurez magia ikuskizuna ere izango da.

Bihar, berriz, aldi bereko partidak jokatuko dira Malekoian, Zarauzko Damaren inguruan. ZKEko xake ataleko kide bat ariko da hainbat jokalariren aurka, 17:00etatik 20:00etara.