400 lagun bildu ditu 32. Zarautz Klasikoak

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 22a, 08:20

148 kilometroko ibilbidea osatuko dute Gipuzkoako hainbat parajetatik barrena.

08:00ak puntuan hasi dute 32. Zarautz Klasikoa. Kiroldegi atzetik eman diote irteera eta Gipuzkoako hainbat parajetatik igaroko dira, 148 kilometro osatu arte. Aurten ere zikloturista ugari elkartu dira proba "erreferentean" parte hartzera: 400 bat lagun bildu ditu aurten.

Lege Zaharren enparantzan bukatuko dute. Zarauzko Zikloturista Elkarteak antolatu du aurten ere Zarautz Reale Klasikoa - Pedro Larrañagaren Oroimezko zikloturista proba.