Santamarinak 2016

Datorren urtera arte

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 22a, 20:50

Ijitoen Egunarekin eman diote amaiera Santa Marina jaiei.

Lau egun iraun dute denboraldi hasierako festek: santamarinek. Ostegunean bota zuten txupinazoa eta gaur bitartean askotariko ekitaldiak izan dira auzo horretan: danborradak, kontzertuak, Helduentzako Toka Txapelketa... Gaur Ijitoen Eguna ospatu dute, haurrentzat gozagarri. Ohiko moto eta patinete lasterketak jokatu ondoren, txokolatea dastatzen amaitu dute eguna etxeko txikienek.