Gose greba hasi du Ekhiñe Eizagirrek Fresnesko espetxean

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 23a, 18:51

Itziar Moreno presoa isolatuta dute hilabete hasieratik, eta egoera salatzeko ekin dio grebari preso zarauztarrak, Morenorekin berarekin batera.

Fresnesko espetxeko emakumeen moduluko euskal presoak ere gose greban hasi dira.Itziar Moreno bakartuta daukate maiatzaren 2tik, eta egoera salatzeko, Morenok berak eta Ekhiñe Eizagirrek gose greba hasi dute gaur; Iratxe Sorzabalek otordu batzuei uko egitea erabaki du. Espetxeko zuzendaritzak Morenori kartzelaz aldatuko dutela jakinarazi dio, baina han Euskal Preso Politikoen Kolektiboko beste kiderik gabe egotea ez dute onartzen presoek. Fresnesko gizonen moduluko euskal presoak ere gose greba mugagabean daude maiatzaren 10etik, Morenori elkartasuna adierazteko.

Arraio Irratiko Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioak Eizagirreren aitarekin hitz egin zuen atzo.