2-0eko emaitzarekin irabazi zion atzo Gasteizko futbol taldeak Numantziari, eta ondorioz, lehen mailan aritzeko txartela lortu du. Hamar urte baino gehiagoren ondoren berriz gorengo mailan lehiatuko da. Dani Estrada jokalari zarauztarra bertan aritu da jokatzen aurtengo denboraldian.