Listor multzo bat Iturrilun plazan

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 7a, 08:09

Atzo arratsaldean listor multzo bat agertu zen Iturrilun plazan, bizikleta batzuen inguruan. Herritar batek abisatu zion Udaltzaingoari 16:00ak aldean, eta hamar minutura eremua babestu zuten udaltzainek. Ondoren, erlezainari deitu zioten, eta hura aritu zen multzoa bertatik kentzen. Halako egoera baten aurrean, Udaltzaingoari deitzeko eskatu dute udaletik. Hona hemen ikusgai whatsapp bidez Zarauzko Hitzara iritsi diren irudiak.