Etzi, Putzuzulon aurkeztuko dute zuzenean diskoa

Aritz Mutiozabal 2016ko eka. 9a, 10:30

Kaluse taldearekin batera ariko dira Putzuzulon, 22:30ean.

Lan berria aurkezteko bira labur bat antolatu dute, bost kontzertukoa, eta estreinaldia herenegun egin zuten Gasteizko Parral tabernan. Gaur bigarren emanaldia eskainiko dute Oñatiko Antixena gaztetxean, 21:00etan. Bihar, berriz, Durangoko Sapuetxe gaztetxean izango dira, 21:30ean; larunbatean, etxean joko dute, Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan, Kaluse taldearekin batera, 22:30ean. Azkena, igandean izango dute Leitzako Torrea herriko tabernan, 19:30ean.

Laukote elektriko bilakatu diren arren, bikote bezala ere jotzen jarraituko dutela azaldu dute. Ez dute ezertara mugatu nahi, eta hainbat formatutan aritzeko asmoa dute: bikote akustiko moduan, laukote akustiko eta elektriko eran, eta agian hirukote gisa ere bai.