Aldaketarik ez

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 15a, 09:00

Goizean urdinguneak agertuko dira baina arratsaldean hodeiak trinkotu eta euria egingo du.

Goizean eguraldi egonkorragoa egingo du arratsaldean baino. Hodeiak izango dira, baina saretuta eta ostarteak zabalduko dira tarteka.  Atzo bezala, egunaren bigarren zatian hodeiak trinkotu eta zaparradak botako ditu. Tenperaturan ere ez da aldaketarik izango: gehienez 22 gradu egingo ditu eta gutxienez 15 gradu.

Haize aldakorra ibiliko da: hego-mendebaldekoa goizean eta ipar-mendebaldekoa arratsaldean.  Horrek itsaso kizkurrra eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 08:00etan izan da itsasbehera eta 20:18an egongo da berriz ere behean marea. Itsasgora, berriz, 14:19an izango da.