Bero handia egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 22a, 09:00

35 graduraino igoko da gaur tenperatura.

Goizean goizetik igartzen da berotasuna—08:30ean 25 gradu markatzen zituen itsas pasealekuko termometro batek—. Lainorik ez eta eguzkiak gogotik berotuko du. Haizeak hegotik joko du eta tenperatura 35 gradutaraino helduko da kostan. Litekeena da arratsalderako haizea ipar-mendebaldetik jotzea, giroa apur bat freskatuz. Tenperatura minimoa ere igo egingo da: 18 gradu egingo ditu gutxienez.

Hegoaldeko haizeak itsaskirria eragingo du eta egunaren bigarren zatian indartu egingo da, haizea aldatuz gero. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi-metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:40ean izango da itsasbehera eta 18:55ean itsasgora.