San Joan sua, gaur gauean

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 23a, 08:00
Zarauzko San Joan sua (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Usadioari jarraituz, suaren bueltan festa izango da. Hirugarren urtez, Mitxelena kalean egingo da.

Zelai Ondo auzoko jaiak gaur bukatuko dira, San Joan suarekin. Mitxelena kalean egingo dute festa, azken urteetan bezalaxe, Ezpeleta aurreko zelaian. 20:00etatik aurrera, sardina jana izango da, eta sua 22:00etan piztuko dute.