Okertzera, arratsalderako

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 23a, 08:57

Goizean giro atsegina egingo du baina gerora ilundu egingo da zerua.

Eguraldiak aldatzeko joerarekin jarraituko du. Goizean hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira. Arratsalderako, berriz, lainoak ugaritu eta ipar-mendebaldeko haizea sartuko da eta iluntzean baliteke euria egitea. Atzo baino freskoago egingo du: gehienez 26 gradu eta gutxienez 18 gradu.

Haize aldaketak itsasoa zakartuko du arratsaldean; itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi-metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 19:36ean izango da itsasgora eta 13:19ean itsasbehera.