Sanpelaioak 2016

Erraldoien festa ere Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 24a, 13:12
Zarauzko erraldoiak eta buruhandiak, kalean. (Txabillo elkartea)

Topaketa igandean egingo dute, eta egitarauko berritasuna da. Udalak antolatu du ekitaldia, Zarauzko erraldoien eta buruhandien Txabillo elkartearekin batera. Berria-k erreportajea argitaratu du.

Jada hasi da herriko festen garaia, eta horren adibide dira Zarauzko (Gipuzkoa) San Pelaio jaiak; ekainaren 17an hasi ziren. Musika eta dantza nagusi izango dira aurtengo jaietan ere. Baina egitarauak ekitaldi berri bat izango du igandean: Erraldoi eta Buruhandien I. Topaketa. Zarauzko Udalak antolatu du topaketa, Txabillo erraldoi eta buruhandien elkartearen laguntzarekin.

Aurtengoa lehen topaketa denez, txikia izango da, eta talde gutxi batzuek hartuko dute parte. Ardura handia izan arren, horrek ez du elkartea kikildu, eta, topaketari begira, «urduritasunik gabe» agertu da. Lan asko egin beharko dutela jakin arren, ondo pasatzea da taldearen helburu nagusia.

Berriaren webgunean dago irakurgai erreportaje osoa.