Argitzera joko du arratsalderako

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 27a, 08:34

Goizean pilatutako hodeiak desagertzen joango dira pixkanaka-pixkanaka.

Zerua lainopean esnatuko den arren, egunak aurrera egin ahala argitzera joko du. Arratsaldean eguzkia nagusituko da. Tenperaturari dagokionez, 21 gradu inguruan kokatuko dira balio altuenak. Itsasoa bare antzera dabil, eta metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu gehienera. Itsasgorak 10:36an eta 23:00etan izango dira, eta itsabehera 16:37an.