X. Teofilo Gil Oroimenezko xake txapelketa jokatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 30a, 18:00
Ikasturteari amaiera emateko txapelketa izango da. (ZKE Xake atala)

Musika Plazan izango da, 10:00etatik 13:00etara.

Aurtengo xake denboraldiari amaiera emateko, ligandean xake txapelketa jokatuko dute, Teofilo Gilen oroimenez. Musika Plazan izango da, 10:00etatik 13:00etara. Hori aprobetxatuz, neguan zehar jokatu dituzten Angel Suarez lehiaketako eta beteranoen txapelketako sari banaketak egingo dituzte.

Txapelketaren ostean, 13:00etan bazkaria egingo dute, eta horren barruan, sariak banatuko dituzte.

Arratsaldean, 16:45etik aurrera, 14 urtez azpiko txapelketa izango da, aulkiak eta mahaiak plazan bertan jarrita daudela aprobetxatuz.