Zarauzko pultsolariek bi txapelketa jokatuko dituzte asteburuan

Zarauzko hitza 2016ko uzt. 1a, 16:30

Altxkadi eta Burgos Hiria txapelketetan hartuko dute parte bi taldek. 

Talde bat Donibane Lohitzunen izango da, Altxkadi txapelketan parte hartzeko. Beste talde batek Burgosera bidaiatuko  du, Burgos Hiria txapelketa jokatzeko. Biak larunbatean izango dira. ZKEko Halterofilia sailetik nabarmendu dute bi proba horiek "prestakuntza ona" izango direla Zarautz Saria probara begira. Uztailaren 16an jokatuko dute.