Dagoeneko eman daiteke izena Futbol Eskolan datorren denboraldirako

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 4a, 08:00

zarautzkefutboleskola.eus webgunearen bidez eman daiteke izena eta baita informazio osoa jaso ere.

Urrian hasiko dute 2016-2017 denboraldia Futbol Eskolan eta maiatza arte luzatuko da. Ikasturte horretan, aurrekoetan bezala, haurrek kirol hori praktikatu, ikasi, lagunak ezagutu eta ongi pasako dutela aurreratu dute arduradunek.

2008, 2007, 2006 eta 2005 urtean (kasu honetan, neskak soilik) jaiotako haurrek eman dezakete izena. Izena eman eta informazio osoa jasotzeko bisitatu Futbol Eskolaren webgunea. Antolaketa lanak errazteko, izena lehenbailehen emateko eskatu dute.