Eguraldi iluna, baina sargoria

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 8a, 09:32

Hodei trinkoek estaliko dute zerua eta eguraldi iluna egingo du, tarteka euri txikiz lagunduta. Eguerditik aurrera hodeiak zertxobait saretuko dira. Oro har, sargori egingo du, eta balio altuenak 24 gradutara iritsiko dira. Itsasoa bare antzera dago; itsasbehera 14:10ean izango da eta itsasgora 20:29an.