Auto klasikoek geldialdia egingo dute bihar, Munoan

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 8a, 12:00
Auto klasikoen topaketa Zestoako plazan 1922an (Zestoako Udala).

Zestoan antolatu dituzte topaketak, eta eskualdeko errepideetan ibiliko dira 22 auto asteburuan. Zarautzen 17:00etik 18:30ak bitartean izango dira.

XIX. mendeko 90eko hamarkadan Zestoako bainuetxea bisitatzen zuten auto haiek ibiliko dira asteburuan Zestoa eta Zarautz artean. Duela lau urte hasi ziren ibilgailu historikoen topaketak egiten Zestoan, eta antolatzaileen helburua hasieratik izan da «garai hartako errealitatea» irudikatzea.

22 autok parte hartuko dute larunbatean eta igandean topaketetan. 1908koa da ibilgailu zaharrena; eta 1939koa, berriz, berriena. Euskal Herrikoak eta inguruko herrialdeetakoak izango dira autoak; baina, gehienak, Frantziatik etorriko dira Zestoara.

Inguruko udalerrietara ere joango dira, eta Zarautzen ere geldialdia egiteko. Munoa plazan izango dira 17:00etatik 18:30era.