Halterofilia Kriteriuma jokatuko dute bihar, itsas pasealekuan

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 15a, 17:00

Espainiako ligarako puntuagarria izango da Jose Mari Illarramendiren omenezko kriteriuma.

Sol y Luz Burgos, Crossfit Zurriola eta ZKEko lau pultsolariko taldeak lehiatuko dira gizonezkoen mailan, eta azken bigarrengo bi taldeetako hiruna kide emakumezkoen kategorian. Lau txanda jokatuko dituzte, guztira: 12:00etan, 15:00etan, 16:15ean eta 18:00etan, zehazki.

Espainiako ligarako puntuagarria izango da Jose Mari Illarramendiren omenezko kriteriuma.