Getaria-Zarautz bigarren Gipuzkoako Ligako 7. jardunaldian

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 16a, 16:29

11:25,98 denborarekin burutu du jardunaldia, Orion.

Bisigua Orio Estilora jaialdiaren barruan jokatu dute gaur 12:30etik hasita Emakumezkoen Traineru Ligako 7. jardunaldia. Getaria-Zarautz bigarren sailkatu da, 11:25,98 denborarekin. Lehenbizikoak, Donostiako Berdintasunak 9 segunduko aldea atera dio, 11:16,36 denborarekin irabaziz proba.

Hernanik hirugarren egin du (11:26,06), Deustok laugarren (11:45,58), bosgarren Colindresek (12:08,48) eta Hondarribia izan da azkena (12:26,54).