Izeta IV.a hirugarren eta Eizagirre laugarren, Euskadiko harri txikietan

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 18a, 18:10

Inhar Urruzuno izan zen txapeldun, eta Aimar Irigoien txapeldunorde.

Atzo jokatu zuten Harri Txikien Euskadiko Txapelketa, Alegiako festetan, eta Inhar Urruzuno ondarrotarrak jantzi zuen txapela. Lau harrirekin aritu ziren lehian, bakoitzarekin hiru minutuko lanean: 125 kiloko errektangularra, 125 kiloko kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin, hain zuzen ere. Aimar Irigoien errezildarra izan zen bigarrena, eta. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Iñigo Eizagirre zarauztarrak hirugarren eta laugarren postuan bukatu zuten, hurrenez hurren.

Sailkapena
1. Inhar Urruzuno. 12.100 kilo, eta 104 jasoaldi (30 errektangularra; 29 zilindroa, 18 kubikoa eta 27 bola)

2. Aimar Irigoien. 12.037,5 kilo, eta 103 jasoaldi (30 errektangularra; 30 zilindroa, 19 kubikoa eta 24 bola)

3. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a. 10.950 kilo, eta 94 jasoaldi (26 errektangularra; 26 zilindroa, 20 kubikoa eta 22 bola)

4. Iñigo Eizagirre. 10.137,5 kilo, eta 87 jasoaldi (24 errektangularra; 25 zilindroa, 17 kubikoa eta 21 bola)
 

Argazkiak: Tolosaldeko Ataria