Reala eta Vila-real ikusteko sarrerak salgai daude

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 20a, 10:30

Realak eta Vila-realek lagunarteko partida jokatuko dute larunbatean, hilaren 23an, Astin; 19:30ean hasiko da. Sarrerak astelehenetik daude salgai, ondorego tokietan;  Itxas Lur tabernan, Iñurritzako Surtidoreko kafetegian eta  Joe tabernan. Partida tribunatik ikusteko 25 euro ordaindu beharko dira. Zelai inguruan  jarraitu nahi dutenek gutxiago ordaindu beharko dute: 13 urtetik beherakoek 5 euro, eta 14 urtetik gorakoek, berriz, 15 euro. Egunean bertan ere sarrerak jarriko dituzte salgai Astiko txarteldegian. Gainera, oinez edo bizikletaz gerturatzeko deia egin dute, auto iladak saiheste aldera.