Bihar jokatuko dute emakumezkoen pala txapelketako bigarren jardunaldia

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 20a, 12:00

18:45ean izango da, Frontoi Txikin.

Atzo ekin zioten Frontoi Txikiko Emakumezkoen Pala Txapelketari, hiru partidarekin. Hona hemen emaitzak:

  • Nahia Eizmendi eta Garazi Urdangarin 30 - Lore eta Maite Zumeta 9
  • Maddi Mendizabal eta Ainhoa Garmendia 30 - Garbiñe Tijerio eta Ainara Azpiazu 10
  • Garazi Eizmendi eta June Aldai 30 -  Ane Maiza eta Mirian Arrillaga 8

Bihar jarraituko du txapelketak, 18:45ean Frontoi Txikin. Lore eta Maite Zumeta, Ane Maiza eta Mirian Arrillagaren kontra ariko dira; Eider Otaegi eta Ainhoa Urien, Idoia Tejedor eta Maitane Saroberen aurka eta Itxaso Erasun eta Janire San Sebastian, Nahia Eizmendi eta Garazi Urdangarinen kontra.