'Money Monster' eta 'Buscando a Dory', Modelo aretoan

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 29a, 18:00

Aurreko asteburuan bezala, oraingoan ere helduentzat zein haurrentzat emanaldi horiek izango dira.

Jodie Foste-ek zuzendutako filma da Money Monster, eta George Clooney, Julia Roberts eta Jack O'Connell aktoreek hartzen duten bertan parte. Telebistako aurkezle ospetsu baten bahiketa du kontagai. Ondorengo egunetan ikusi ahal izango da Modelo aretoan: gaur eta igandean (uztailak 31), 22:00etan eta bihar zein astelehenean (abuztuak 1) 19:30ean eta 22:00etan.

Haurrei zuzendutako zinema ere izango da. Buscando a Dory animaziozko filma emango dute, Buscando a Nemo lanaren jarraipena. Gaur arratsaldean 18:30ean izango da emanaldia, eta igande zein astelehenean (uztailak 31 eta abuztuak 1), 17:00etan.