Argitzera egingo du arratsalderako

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 26a, 09:00

Goizean euria egingo du eta arratsalderako ostarteak zabalduko dira.

Giro umela egingo du gaur, bereziki, goizean zehar. Egunaren bigarren zatirako, ordea, hodei geruza murrizten joango da eta ostarteak zabalduko dira. Aurreko egunetan bezala, tenperatura atsegina egingo du, 17-22 gradu artean. Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, egunaren bigarren partean bolada gogorrekin.

Haizeak itsaso kizkurra eragingo du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi- metro arteko olatuak altxatuko ditu. Hemendik ordubetera (10:04ean) izango da itsasgora eta 22:31ean hurrengoa. 16:10ean egongo da behean marea.