Gaztetxoen Itsas Zeharkaldian Zendoia eta Martin izan dira azkarrenak

Zarauzko hitza 2016ko uzt. 31a, 18:34

Nagusien itsas zeharkaldiaren aurretik gazte mailakoa jokatu da, eta Ander Zendoia zarauztarra eta Leire Martin lasartearra izan dira txapeldunak.

10:30ak inguruan abiatu dute gazte mailako itsas zeharkaldia Zarautzen. Munoa parean hasi eta bukatu dute proba eta parte-hartzaileek 800 metroko ibilbidea osatu behar izan dute. Denera 135 igerilari gaztetxok parte hartu dute, eta azkarrena Ander Zendoia zarauztarra izan da 00:11:28 denbora eginda. Nesken mailan Leire Martin lasartearra izan da txapelduna.

SAILKAPENA

Mutilak

1.- Ander Zendoia 00:11:28
2.- Hugo Montiel 00:11:37
3.- Guillermo Usechi 00:11:46

Mutil zarauztarrak

1.- Ander Zendoia 00:11:28
2.- Elliot Cooke Azkue 00:12:27
3.- Harkaitz Taobada 00:13:00

Neskak

1.- Leire Martin 00:11:37
2.- Paula Sevillano 00:12:35
3.- Ainhoa Martin 00:12:48

Neska zarauztarrak

1.- Nicola Doddos 00:13:57
2.- Garazi Zabaleta 00:15:14
3.- Erika Erostarbe 00:15:15