Giro nahasia goizean, arratsalderako hobera

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 5a, 10:43

Goiz partean zaparradak botako ditu eta tenperatura freskoagoa egingo du.

Tarteka urdinguneak zabalduko dira, baina oro har, lainotuta egongo da zerua. Zaparradak ere botako ditu egunaren lehenbiziko partean. Arratsalderako, ordea, hobera egingo du. Aurreko egunetan baino tenperatura freskoagoa egingo du, 17-22 gradu artean.

Itsasoa ere nahasi samar ibiliko da eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 13:04ean izango da itsasbehera eta 19:22an itsasgora.