Irudietan: Dispertsioaren kontrako elkarretaratze ibiltaria hondartzan

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 7a, 13:07

Etxeratek deituta, elkarretaratzea ibiltariak egin dituzte gaur Euskal Herriko hainbat hondartzetan, tartean, Zarautzen eta Orion.

“Euskal preso politikoek eta beren senide eta lagunek salbuespen egoera pairatzen” jarraitzen dutela salatu dute hainbat eta hainbat pertsonek Zarauzko hondartzan, eta dispertsioarekin amaitzeko eskatu dute.