Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia gaur hasiko dira Europako Txapelketa jokatzen

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 11a, 13:24

Hilaren 21a bitartean jokatuko da kirol ekitaldia.

Kroazian dira neko Goenaga eta Mikel Amilibia eskubaloi jokalariak, jubenil mailako Europako Txapelketa jokatzeko. Gaur izango dute lehenbiziko partida Espainiako selekzioarekin, 17:00etan, Norvegiaren kontra. Streaming bidez jarraitu ahalko da norgehiagoka.

Suitzaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiralean, eta Frantziaren kontra igandean. 17:00etan izango dira partida guztiak.

Duela aste batzuk Zarauzko Hitzari aitortu zioten txapelketa horretan jokatu ahal izatea "sari bat" dela haientzat. Irakurri esteka honetan bi gazteei egindako erreportajea.